Martxan da GUKAren Whatsapp kanala

Erredakzioa 2024ko eka. 10a, 18:00

Urola Kostako herriz herriko egun osoko edukirik aipagarrienak aukeratu eta zabalduko ditu komunikazio taldeak Whatsapp kanalaren bitartez. Informazioa herritarren eskura jartzea da GUKAren helburua, eta bide horretan egindako beste urrats bat da GUKA Whatsapp kanalaren sorrera. Sartu kanalera, hemendik

Urolako Komunikazio Taldeak Whatsappeko GUKA kanala jarri du martxan, irakurleek egunak eman duenaren berri mezu bakarrean izateko. Urola Kostako herriz herriko egun osoko edukirik aipagarrienak aukeratu eta zabalduko ditu komunikazio taldeak. Albiste esanguratsuenak ez ezik, bideoak, elkarrizketak eta beste bilduko ditu GUKA kanalak. 

Hasteko, astegunetan egongo da martxan Whatsappeko GUKA kanala, eta arratsaldean bidaliko ditu mezuak, eguneko errepasoa egiteko. 

Nola jarraitu GUKA kanala

Jakinarazpenak jaso nahi dituztenek, Whatsapp aplikazioaren barruan kanala jarraitu beharko dute, ezinbestean. Jarraitu ostean, kanpaitxoa aktibatu beharko da, jakinarazpenak automatikoki jaso ahal izateko.

Sartu GUKA kanalera, hemendik  

Horrenbestez, honako hauek dira jarraitu beharreko pausoak: 

  1. Kanalera sartu.
  2. Kanalari "jarraitu" eman.
  3. Kanpaitxoa aktibatu.
  4. Jaso egunero GUKAren jakinarazpenak

Informazioa herritarren eskura jartzea da GUKAren helburua, eta bide horretan egindako beste urrats bat da GUKA Whatsapp kanalaren sorrera. Teknologiaren etengabeko garapena tarteko, tresna berriek eskaintzen dituzten aukeretara egokitzen joatea da Urolako Komunikazio Taldearen erronka, eta herritarrei ahalik eta modu zuzenenean informazioa eskaintzea; izan ere, hedabideek sare sozialetara moldatu beharra dute ahalik eta jende gehienarengana heldu nahi izanez gero, eta sare sozialak etengabe aldatzen ari direnez, horietara egokitu beharra daukate hedabideek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide