'Terminus: aldaketaren escape-boxa' ekintza egingo dute igandean Ekoetxean

Nerea Uranga 2024ko eka. 10a, 16:27

Terminus eskape-boxa. (Ekoetxea)

Familiei zuzendutako ekintza da iganderako antolatu dutena, bi saio egingo dituzte: 10:00etan bata eta 11:30ean bestea. Doan da, baina parte hartzeko aurrez izena eman beharra dago.

Terminus: aldaketaren escape-boxa ekintza edota esperientzia antolatu dute Ekoetxean iganderako, ekainaren 16rako. Parte hartzaileek hainbat erronka gainditu beharko dituzte. "Abentura epiko bat zuretzat eta zure familia osoarentzat, non planeta salbatzeko borrokan protagonista izango zareten. Presta zaitezte erronka zirraragarriei aurre egiteko, denboraren aurka borrokatzen duzuen bitartean. Klima-aldaketari gehien laguntzen dioten ekintzak ezagutuko ditugu, eta gure ohiturak aldatu behar ditugula ulertuko dugu, iraunkorragoak izateko", azaldu dute iganderako ekintza Ekoetxeakoek.

Familiei (7 urtetik aurrerakoei) zuzendutako ekintza da igandekoa. Bi saio egingo dituzte, 10:00etan aurrenekoa eta 11:30ean bigarrengoa. Doan da parte hartzea, baina horretarako aurrez izena eman beharko da honako loturaren bidez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide