"Oinezkoen segurtasuna bermatzeko" neurriak hartu ditu udalak Soreasuko pasabidearen parean

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 10a, 17:41

Soreasuko pasabideko sarrera Perez Arregitik, segurtasunerako elementu berriekin. (Mailo Oiarzabal)

Piboteak, gidarientzako seinaleak eta ispilu bat jarri ditu, bereziki pasaibidetik Perez Arregi plazara irteten diren oinezkoen segurtasunerako, eta ibilgailuen trafikoa moteltzeko helburuarekin.

Perez Arregi plaza eta Soreasu kulturgunea zein auzoa lotzen dituen pasabidearen plaza aldeko sarreran pibote berriak jarri, Perez Arregin lehendik zeuden beste batzuk mugitu, gidarientzako arrisku seinaleak ezarri, eta pasabidearen parean, Telefonicaren eraikinean, oinezkoentzako ispilua jarri ditu udalak, "oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta eremua autoentzako argiago geratzeko".

Bereziki pasaibidetik Perez Arregi plazara irteten diren oinezkoen segurtasuna kontuan hartuta egin ditu esku hartzeok udalak, eta ibilgailuen abiadura moteltzea da lortu nahi duen helburuetako bat. Horregatik jarri ditu piboteak pasabidearen irteeran, "beti ere suhiltzaileek behar duten distantzia mantenduz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide