Hamasei lan aukeran, 42. Euskal Antzerki Topaketak iragartzeko

Nerea Uranga

Zabaldu dute Azpeitiko 42. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketaren erakusketa. Betharram aretoan dago ekainaren 16ra bitartean.

Atzo arratsaldean ireki zuten 42. Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa Betharram aretoan. Hamasei lan aurkeztu dira aurten lehiaketara eta denak daude erakusgai. Gainera, herritarrek gustukoena duten lanaren aldeko botoa emateko aukera daukate erakusketan bertan.

Ekainaren 16ra bitartean dago kartel erakusketa zabalik; astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara bitartean eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide