Azpeitian da Gure Zirkua

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 11a, 11:31

Gure Zirkuaren karpa erdi-muntatuta, gaur. (Maialen Etxaniz)

Igandean ailegatu ziren eta karpa altxatzeko lanean ari dira Esklaben aurreko zelaian. Hilaren 14tik 29ra 11 emanaldi egingo dituzte guztira, eta horietarako sarrera batzuk eros daitezke oraindik Interneten.

Gure Zirkua Azpeitian da dagoeneko. Ekainaren bukaera arte herrian egonaldia egingo du euskarazko zirku ezagunak eta hilaren 14tik 29ra 11 emanaldi egingo ditu.

Arrigorriaga (Bizkaia) utzita, igandean iritsi ziren zirkukideak Azpeitira, eta atzo bertan hasi ziren karpa altxatzen Esklaben aurreko zelaian. Ostiraletik aurrera herrian egingo dituzten emanaldietarako sarrera gehienak saldu badituzte ere, webgunean oraindik batzuk eros daitezkeela gogorarazi dute Gure Zirkuaren arduradunek sare sozialetan. Era berean, emanaldien egunetan saioa hasi baino bi ordu lehenago irekiko dute txarteldegia, eta edozein emanalditarako sarrerak erosteko aukera eskainiko dute bertan, agortu arte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide