Ampostako (Katalunia) triatloian podiumaren koska gorenera igo dira bi azpeitiar: distantzia erdiko errelebozkako proban, Arkaitz Elorza eta Xabat Manzisidor azpeitiarrek Luis Goñi hernaniarrarekin (Gipuzkoa) batera osatutako Etxaun izeneko taldearentzat izan zen garaipena, joan den zapatuan.
Goñik igeriketako zatia egin zuen –1,9 kilometro–, bizikletakoa egin zuen Elorzak –90 kilometro–, eta korrika maratoi erdia eginda osatu zuen errelebozkako triatloia Manzisidorrek. 4.03.07 denborarekin irabazi zuen proba Etxaun taldeak, sailkapeneko bigarrenari 25 minutuko aldea aterata. Sei talde lehiatu ziren distantzia erdiko errelebozkako Ampostako proban.