Bueltan da Xalto, eta harekin batera Xalto Xaltuek. Azpeitiko Gazteria Saileko Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludotekek nahiz Gaztelekuak antolatutako jardunaldiak dira Xalto Xaltuek, eta Xalto ludoteketako maskota da. Iaz jarri zuten martxan egitasmoa, eta izandako arrakasta ikusita, aurten berriro antolatu dituzte. Hiru eguneko egitaraua antolatu dute aurten, eta ekintza guztiak Done Jakue kalean egingo dituzte, Frontoi Txiki ondoko plazan.
Xalto Xaltuek ekimenari hasiera emateko, bertaratu direnek Xaltoren bisita jaso dute, Ludotekako abestiaz lagunduta. Hark ireki du egitaraua, eta hura arduratu da txupinazoa botatzeaz Frontoi Txikiko balkoitik. Ondoren, 19:00ak arte, askotariko musika jolasak egin dituzte abestiak ardatz hartuta.
Bihar, asteazkena, taldetan banatuta hainbat jolas eta ariketa egingo dituzte. Besteak beste, zirko txokoa, mural margoketa eta xaboi burbuilak egingo dituzte, 17:30etik 19:00etara.
Ostegunean, berriz, emanaldi berezia eskainiko dute Xalto Xaltuek ekimenaren barruan. Hain zuzen, 17:30etik 18:30era, Axpin eta Altolin pailazoen emanaldia eta Iagomagoren eta Ekain Txouren ikuskizunak izango dira.
Xalto Xaltuek egitasmo irekia da, eta, horrenbestez, nahi duen oro bertara daiteke ekintzetara. Iaz jarri dituzten martxan aurrenekoz Xalto protagonista den jarduerak.