Ikasturte amaierako jaialdia eskainiko du musika eskolak gaur Soreasun

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 12a, 10:55

Juan Antxieta musika eskolaren joan den urteko ikasturte amaierako jaialdiaren une bat. (Unax LarraƱaga)

Aldaketara bidean izena jarri diote aurten Juan Antxietakoek emanaldiari. 19:00etatik aurrera, azken hilabeteetan ikasitakoak plazaratuko dituzte ikasleek.

Juan Antxieta musika eskolak gaur eskainiko du 2023-2024 ikasturtearen amaierako jaialdia. Soreasu antzokian izango da, 19:00etan. Aldaketara bidean izena jarri diote aurten Juan Antxietakoek emanaldiari; Perdillegiko egoitzari agur esan eta laster izango dira musika eskolakoak etxe berrian, Soreasuko kulturgunean bertan, hain justu.

Urtero legez, azken hilabeteetan ikasitakoak erakusteko parada izango dute gaurko jaialdian musika eskolako adin guztietako ikasleek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide