Herenegun hil zen Benantxio Otaegi apaiz eta idazle azpeitiarra Donostian. Otaegik Lehen gizarteak (Gero) antropologia liburua idatzi zuen 1971. urtean.
1943an jaio zen Otaegi Azpeitian eta 10 urte zituela seminarioan sartu zen. Sei urtez jardun zuen han ikasten, Batxilergoa bukatu arte. Ondoren, Tuteran (Nafarroa) ikasten jarraitu, eta gero, Donostiako seminarioan sartu zen. 1970ean hasi zen apaiz, eta erretiroa hartu bitarteko apaiz lanak Gipuzkoako hainbat herritan egin zituen. Usurbilen egon zen aurrena, eta handik Arrasateko (Gipuzkoa) San Andres parrokiara joan zen gero. 1988tik bost urtez Soraluzen egon zen, eta bost urtera Elgoibarko parrokiara joan zen erretore. Udalerri horretan 29 urtez jardun zuen apaiz, 2022ko urtarrilera arte. Erretiroa hartu zuenetik, Donostiako Gotzaindegiaren seminarioan bizi izan da.