Ekainaren 15ean eta 16an ISBren Udako Topaketak jokatuko dituzte Azkoitian eta Azpeitian. 2013. urteko, 2014ko eta 2015eko 400 neska-mutilek parte hartuko dute, 34 taldetan banatuta. Iraurgi saskibaloi elkarteko gaztetxoez gainera, Ordizia, Easo, Zarauzko Zast, La Salle Bilbao eta Leioa klubetakoek ariko dira saskibaloian.
2013koen eta 2014koen topaketak Azpeitiko kiroldegian eta Urola Ikastolan jokatuko dira.
2013. urteko nesketan sei taldek parte hartuko dute: Ordizia, ISB A eta B, Zast, La Salle Bilbao eta Easo Pagoeta. Urte horretako mutiletan zortzi talde ariko dira bi multzotan banatuta. A multzoan jokatuko duten taldeak honakoak dira: Easo Urdaburu, ISB A, Leioa eta Ordizia B. B multzoko taldeak honakoak dira: Zast, Easo Txurrumurru, ISB B, eta Ordizia A.
2014. urteko nesketan bost taldek parte hartuko dute: ISB A, B eta D taldeek, Easo Kalamuak eta Ordiziak. Mutiletan zazpi talde ariko dira nor baino nor bi multzotan banatuta. A multzoan: ISB D, Easo Mendaur eta Zast. B multzoan: ISB A eta B taldeak, Ordizia eta Easo Aratz.
2015eko neska-mutilen saskibaloi topaketak Azkoitiko Elkargunean eta Azkoitia BHIn jokatuko dituzte. Nesketan lau taldek jokatuko dute: ISB A, B eta D eta Ordizia. Mutiletan ere lau talde ariko dira: ISB A eta B, BKL eta Ordizia.