Bilibin enpresak iraunkortasunaren inguruko bi tailer eskaini zituen atzo arratsaldean Azoka Plazan, bata merkatariei eta ekoizleei zuzenduta, eta bestea herritarrei zuzenduta. Izan ere, Next Generation laguntzen barruan, Azpeitiko iraunkortasunari buruzko azterlana egin du Bilibinek.
Hori hala, merkatariei zuzendutakoa izan zen lehen saioa, 15:00etan, eta hainbat gai izan zituzten hizpide bertan; hala nola erabilera bakarreko plastikozko ontziek duten eragina ingurumenean, lege eta arauek zer dioten erabilera bakarreko plastikoei buruz eta zein alternatiba egon daitezkeen.
Bigarren saioa herritarrei zuzendutakoa izan zen, 18:00etan. "Hondakinak nola saihestu, kontsumo arduratsua eta kritikoa nola sustatu, ekonomia zirkularra zer den eta zero zabor erosketak nola gauzatu" izan zituzten hizpide.