Soreasun eskainitako jaialdiarekin amaitu dute ikasturtea musika eskolako ikasleek

Iraia Oteiza

Aldaketara bidean izenpean, askotariko erakustaldiek hartu zuten atzo Soreasu antzokia. Herritar ugari bertaratu zen musika eskolakoen jaialdiaz gozatzera.

Musika doinuek alaitu zuten atzo Soreasu antzokia, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek bertan eskaini baitzuten 2023-2024 ikasturtearen amaierako jaialdia. Aldaketara bidean izena jarri zioten Juan Antxietakoek emanaldiari, Perdillegiko egoitzatik Soreasuko kulturgunera egingo duten lekualdaketari erreferentzia eginez. Dozenaka ikaslek ikasturtean zehar ikasitakoak eskaini zituzten jendaurrean, eta askotariko erakustaldiekin alaitu zuten antzokia. Herritar ugari bertaratu zen jaialdiaz gozatzera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide