Gaztetxoen antzerki tailerreko ikasleek haien obrak taularatuko dituzte igandean

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 13a, 11:05

2022ko antzerki emanaldiko irudia. (Kulturaz)

Guztira, bost antzezlan aurkeztuko dituzte Sanagustin kulturgunean, 11:00etan hasita. 

Azpeitiko aktore gazteek Sanagustin kulturguneko oholtza hartuko dute igandean; izan ere, Xanti Agirrezabala eta Alaitz Olaizolak gidatzen dituzten antzerki eskoletako ikasleek ondutako obrak taularatuko dituzte hilaren 16an, Sanagustinen. Dinamoan eskaintzen dituzte tailerrak ikasturtean zehar, Kulturaz kooperatibak antolatuta.

Guztira, bost antzezlan aurkeztuko dituzte igandean 11:00etan hasita, eta honako hauek izango dira:

  • Arkumie!
  • Nor izan da?
  • Begibistan
  • Boeing 747
  • Ez esan erregeari

Gonbidapenak, beharrezkoak

Kulturaz kooperatibak jakinarazi du ikuskizunak ikusteko gonbidapenak hartu behar direla aurrez. Hartu Arkumie!Nor izan da? eta Begibistan antzezlanak ikusteko gonbidapenak, hemen. Boeing 474 eta Ez esan erregeari antzezlanak ikusteko gonbidapenak, berriz, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide