Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak informazio postua jarriko du bihar plazan

Ihintza Elustondo 2024ko eka. 13a, 14:43

Odol emaile baten irudia.

Odol Emaileen Nazioarteko Eguna da bihar, eta horren harira jarriko du Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak postua, 18:00etatik aurrera. Azpeitian "gero eta jende gutxiagok" ematen duela odola nabarmendu dute, eta herritarrak animatu nahi dituzte horretara. 

Ekainaren 14a Odol Emaileen Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek informazioa emateko postua jarriko dute bihar plazan, 18:00etatik 20:30 aldera arte. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteko kideek adierazi dutenez, gero eta jende gutxiagok ematen du odola Azpeitian. "Maiatzean 37 lagunek bakarrik eman zuten odola, eta Azpeitian 15.000 lagun bizi gara. Oso kopuru txikia da, eta jendea animatu nahi dugu odola ematera", esan dute. Helburu horrekin jarriko dute bihar postua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide