Xoxotera ibilaldia antolatu du Baigerak Azpeitiko Udalarekin elkarlanean uztailaren 6rako, eta joan nahi dutenek izena eman beharko dute uztailaren 3a baino lehen. Halaber, Xoxotera oinez joan beharrean autoz joan nahi dutenek horretarako aukera izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.
Hori horrela, uztailaren 6an, larunbatean, 10:00etan elkartuko dira parte hartzaileak Azpeitiko plazan. Xoxoteko aterpera iritsitakoan hamaiketakoa egingo dute han, eta 11:30ean meza izango dute.