Orreaga 824: Iruñeko erresumaren sorrera hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Iñigo Larramendik Azoka Plazan. Iruñeko erresumaren sorreraren 1.200. urteurrena dela-eta antolatu zuen hitzaldia Urolako Napar Zuzterrak taldeak, eta herritar asko joan zen Larramendiren azalpenak entzutera.
Hori hala, Orreagako hirugarren batailaren ondoren Iruñeko erresuma nola sortu zen eta Eneko Aritza erresuma horretako errege nola bihurtu zen azaldu zien Larramendik herritarrei atzo.