Herriko merkataritza eta azoka sustatzeko Europako Next Generation laguntza lortu du Azpeitiko Udalak, eta laguntza horri esker, hainbat ekintza eta berrikuntza jarriko dira abian herrian, merkataritza txikiaren eta azokaren sustapenerako. Hala, lehen pauso gisa, eta kanpaina osoaren aurkezpen bezala, bideoa argitaratu du udalak, Bertan merkatari elkartearen, Dendarteanen eta Azoka Plazaren laguntzarekin.
Aurkezpen bideoak erosketak herrian egiteak dituen abantailak eta eraginak jartzen ditu agerian, azpeitiartasun eta umore ukituekin. Bideoak azpeitiar “jatorra” izateko jarraitu beharreko gakoak aipatzen ditu: gertukoak, freskoak, biziak eta jasangarriak.
Uda ondoren, berriz, bideo berriak izango direla eta berrikuntzen berri emango dutela aurreratu dute udalak eta Bertan, Dendartean eta Azoka Plaza elkarteek.