Loretokiko gimnastek ikasitako abileziak erakutsi dituzte ikasturte amaierako jaialdian

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 14a, 16:11

Atzo arratsaldean egin zuten ikasturte amaierako festa gimnastika erritmikoko ikasleek, Azpeitiko kiroldegian. 

Gimnastika erritmikoko Loretoki eskolako ikasleek ikasturte bukaerako erakustaldia eskaini zuten atzo, ostegunez, Azpeitiko kiroldegian. Urtean zehar eskuratutako abileziak erakutsi zituzten atzo herritarren aurrean, 18:30ean hasitako jaialdian. Jantzi eta makillaje bereziak soinean, askotariko koreografiak eskaini zituzten dozenaka gaztetxok. 

Hurrengo ikasturteko izen-ematea zabalik dute Loretokin. Gimnastika erritmikoko eskolan izena eman nahi dutenek azpeitia.gimnastika@hotmail.com helbidera idatzi eta kirol patronatuko instalakuntzetara jo dezakete.

(Argazkia: Loretoki)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide