Ibai Angulok eta Peio Ziarsolok Igualeja SkyRace lasterketa irabazi dute

Intza Trula 2024ko eka. 16a, 09:30

Ibai Angulo eta Peio Ziarsolo, Igualeja Sky Race lasterketako dominarekin. (Lagun Onak MB)

Atzo jokatu zuten Espainiako Kopako Zirkuituaren hirugarren proba Igualejan (Malaga, Espainia). Ibai Angulok junior kategorian lehiatu zuen, eta Peio Ziarsolok, berriz, jubenilen mailan.

Ibai Angulok eta Peio Ziarsolok beste garaipen bat poltsikoratu dute 2024ko Lineako Espainiako Kopako Zirkuituaren CxM Trailean. Izan ere, Igualeja SkyRace lasterketa jokatu zuten atzo Igualejan (Malga, Espainia), Espainiako Kopako hirugarren proba, eta urrestildarra azkarrena izan zen han, junior mailan. Peio Ziarsolok, berriz, jubenilen mailan jokatu zuen, eta hark ere lehen postuan amaitu zuen lasterketa.

Angulok 17 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuen, eta horretarako 02:03:59 denbora behar izan zuen. Haren atzetik heldu ziren Francisco Javier Tejondero (02:07:08) eta Miguel Perez (02:07:35), hurrenez hurren.

Jubenilen mailako lasterketa 13 kilometrokoa izan zen. Peio Ziarsolok 01:34:17 denboran zeharkatu zuen helmuga. Bigarren heldu zen Diego Castellon (01:36:02), eta hirugarren Hugo Marquez (01:36:43).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide