Zapatuko krosa eta gero, Jubilatuen Egunarekin osatu zuten atzo Urrestillan aurtengo sanjoanetako lehen asteburua. Eguerdiko mezaren ondoren luntxa izan zuten jubilatuek plazan, eta urtero legez, aurten ere Antxieta elkarteak Urrestillako Festa Batzordearekin elkarlanean ematen duen bazkaria izan zen eguneko hitzordu nagusia.
60 bat lagun elkartu ziren bazkarian. Urtero omentzen dituzte urtetsuenak Urrestillako jubilatuen bazkarian, eta atzo Benita Odriozolak jaso zuen lore sorta. Bingo saioarekin borobildu zuten bazkalondoa Antxieta elkartean.
(Argazkiak: Urrestillako Festa Batzordea eta Mailo Oiarzabal)