Helduen Hezkuntza Institutuan matrikula egiteko epea zabaldu dute

Nerea Uranga 2024ko ekainaren 17a

Azpeitiko helduen eskolan talde bat. (Nerea Uranga)

Gaurtik eta ekainaren 27ra bitartean egin beharko da matrikula helduentzako eskolan. Azpeitian bihar, asteartea, ate irekien jardunaldia egingo dute 15:00etatik 18:00etara artean.

Helduen Hezkuntza Institutuetan datorren ikasturterako matrikula egiteko epea zabaldu dute. Gaurtik ekainaren 27ra bitartekoa da matrikula egiteko epea. Helduentzako Urola Kostako zentroetan honako eskaintza dago: alfabetatzea, DBHko titulua eta hizkuntzak (euskara, gaztelania eta ingelesa). Zarauzko zentroan oinarrizko informatika ere eskaintzen dute.

Urola Kostan Azpeitian, Azkoitian eta Zarautzen egin daiteke matrikula: gaurtik ekainaren 20ra arte arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara eta ekainaren 21etik 27ra 09:30etik 14:00etara. Azpeitiko helduen eskola San Martin estratan dago, eta 943-81 22 03 da telefono zenbakia.

Ate irekien jardunaldia bihar

Ate irekien jardunaldiak ere egingo dituzte Helduen Hezkuntza Institutuetan. Azpeitian, bihar asteartea, 15:00etatik 18:00etara egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide