Hiru ikastaro emango dituzte uztailean Azpeitiko KZgunean

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 18a, 08:45

Azpeitiko KZgunea. (Anartz Izagirre)

Hirurak euskaraz izango dira eta aurrez aurre emango dituzte Enparan dorretxeko egoitzan. Izena emateko epea irekita dago.

Uztailean ere ateak irekita izango ditu Azpeitiko KZguneak, baina ikastaro eskaintza ohi baino meharragoa izango da. Hain zuzen ere, hiru ikastaro besterik ez dituzte eskainiko datorren hilean, hirurak euskaraz eta aurrez aurre, Enparan dorretxeko egoitzan.

Hauek dira uztailean Azpeitiko KZgunean emango dituzten hiru ikastaroak:

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Sei ordu.
  • Uztailaren 10etik 12ra, 09:00etatik 11:00etara.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Hamalau ordu.
  • Uztailaren 1etik 9ra, 09:00etatik 11:00etara.

- Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikiloc-ekin

  • Bi ordu.
  • Uztailaren 29an, 09:00etatik 11:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide