Zuzeneko musikarekin eta bertsoekin ospatu du Orkatzek 31. urtemuga

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 17a, 17:53

Festa giroa eta kultur ekintzak uztartu dituzte aurten ere elkartearen urteurreneko hitzorduetan, elkarte barruan zein kalean.

Orkatz kultur elkarteak ostegunetik zapatura ospatu zuen bere 31. urteurrena. Urtemuga borobilik ez, baina zuzeneko musika eta bertsoak ez dituzte falta izan aurten ere, elkarte barruko oholtzan zein atarian.

Ostegunean, urdaiazpiko moztaile eta guzti, pintxo poteo berezia izan zuten Orkatzen. Ostiralean, Xebastian Lizaso, Eli Pagola, Joanes Illarregi eta Amets Arzallus igo ziren elkarteko oholtzara, bertsozaleen gozamenerako. Zapatuan, goizeko batzarraren eta geroko bazkariaren ondoren, iritsi zen zuzeneko musikaren txanda: arratsaldean Aibofobia DJ bikoak musikaz bete zuen Erdikalea; eta gauean, berriz, elkarte barrua bete zuten musikaz Haizkan eta Kaxkatu taldeek.

 

(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide