Urrestillako sanjoanak 2024

Sanjoanetan murgiltzeko dena prest dute Urrestillan

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 19a, 19:45

Iazko sanjoanetako argazkia. (Aitziber Arzallus)

Urrestillako Festa Batzordeko kideek pixkanaka jakinarazi dituzte jaiei lotutako xehetasunak. Azken urteetan bezala, joan-etorrirako autobusak antolatu dituzte, eta urrestildar berriei ongi etorria ere egingo diete. Aurten, herri afaria igandez egingo dutenez, larunbatean ogitartekoak salduko dituzte. Patata tortilla txapelketak ez du hutsik egingo. 

Lehen asteburuko ekintzak pasatuta, sanjoanetako asteburu ofizialean murgiltzear daude Urrestillan. Ostiralean, hilak 21, profesionalen pilota jaialdiarekin hasiko dituzte jaiak, eta ez da etenik izango astelehen gauera bitarte. Urrestillako Festa Batzordeko kideek pixkanaka jakinarazi dituzte jaiei lotutako xehetasunak. Azken urteetan bezala, Urrestillara joateko joan-etorrirako autobusak antolatu dituzte, eta urrestildar berriei ongi etorria ere egingo diete. Patata tortilla txapelketak ere ez du hutsik egingo. 

Autobusak

Zapatuan, igandean eta astelehenean autobus zerbitzu berezia izango da Azpeitia eta Urrestilla artean. Beste urteetan bezala, autobusak Azpeitiko anbulatorioan egingo dute geldialdia. Hau da, handik hartu beharko dira autobusak, eta han bertan geldituko dira Urrestillatik itzultzerakoan. Urrestillan, berriz, sarreran izango dute geltokia. 

Festa batzordeko kideek herritarrak Urrestillara autobusez joatera animatu dituzte, "aparkalekuekin arazoik ez izateko eta istripuak saihesteko".

Azpeititik Urrestillara:

  • Ekainaren 22a, larunbata: 19:15ean (Lurraldebus), 20:40an (Lurraldebus) eta 22:30ean.
  • Ekainaren 23a, igandea: 20:40ean (Lurraldebus) eta 23:15ean.
  • Ekainaren 24a, astelehena: 19:15ean (Lurraldebus), 20:40an (Lurraldebus).

Urrestillatik Azpeitira:

  • Ekainaren 22a, larunbata: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.
  • Ekainaren 23a, igandea: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.
  • Ekainaren 24a, astelehena: 03:00etan eta 07:15ean (Lurraldebus).

Otorduetarako sarrerak

Bestetik, sanjoanetako afari-bazkarietarako txartelak salgai daude. San Joan bezperakoak Bixker erretegian eta Mara Mara kafetegian eros daitezke, herri afarirako txartelak 30 eurotan, eta 12 eurotan egun bereko umeen herri afarirakoak. San Joan Txiki eguneko sagardo dastaketako bazkarirako txartelak, berriz, 40 eurotan dituzte salgai Bixkerrenean. Datorren igandea, ekainak 16, izango da txartelak erosi ahal izateko azken eguna.

Gainera, ekainaren 22an, arratsalde-gau partean ogitartekoak salduko dituzte zumetarioan; izan ere, aurtengo herri afaria igandean egingo dute. 

Patata tortilla txapelketa

Urrestillan hutsik egin ezin duen beste hitzordu bat da patata tortilla lehiaketa. Zuhaitzaren entierroaren aurretik egingo dute aurtengoan ere, elizako zimitorioan. Ekainaren 26an, San Joan hirugarrenez, egingo dute lehiaketa, 18:00etan hasita.

Tortilla prestatzeko 45 minutuko tartea izango dute parte hartzaileek, eta Urrestillako Festa Batzordeak jarriko ditu sua, bonbona, arrautzak, patatak, olioa eta gatza. Horrez gain, bakoitzak eraman beharko ditu bere zartagina eta tortillari gehitu nahi dion edozer produktu. Banaka, binaka edo hirunaka eman daiteke lehiaketarako izena. 

Ekainak 21, ostirala

  • 22:00. Profesionalen eskuzko pilota jaialdia:
    • Lau eta erdiko San Fermin Torneoa: Egiguren V.a vs Zabala.
    • Altuna-Rezusta vs Elordi-Zabaleta.

Ekainak 22, zapatua

  • 19:45. Kontzertuak: Labankada, Rekiem, Iratzar eta DJ Fury.

Ekainak 23, igandea. San Joan bezpera

  • 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
  • Ondoren, herri afaria.
  • 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
  • 00:30. San Joan sua piztea, eta suaren inguruan dantzaldia.
  • Ondoren, Laket taldearekin dantzaldia.

Ekainak 24, astelehena. San Joan eguna

  • 09:00. Diana, herriko txistulariekin, trikitilariekin eta erraldoiekin.
  • 11:45. Azpeitiko Musika Bandaren kalejira.
  • 12:00. Prozesioa eta meza.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 22:00. Lizartxo eta Davila DJa.

Ekainak 25, asteartea. San Joan Txiki

  • 12:30. Sagardo dastaketa eta bazkaria.
  • 14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak.
  • 17:30. Merienda.

Ekainak 26, asteazkena. San Joan hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Tortilla patata lehiaketa.
  • 20:30. Afari merienda.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide