Arte eta diseinu eskolako ikasleen lanen erakusketa zabalduko dute bihar

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 20a, 10:54

Urtero bezala, ikasturtean zehar ikasleek egin dituzten askotariko lanak jarriko dituzte ikusgai Betharram aretoan.

Arte eta Diseinu eskolako ikasleek egindako lanekin erakusketa osatu eta ikusgai jarriko dute Betharram aretoan. Bihar, ostiralez, irekiko dute erakusketa, eta zabalik izango da ekainaren 30era arte. Urtero bezala, ikasturtean zehar ikasleek egin dituzten askotariko lanak jarriko dituzte ikusgai: margolanak, koadroak, tailatutako lanak... 

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta larunbatetan eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide