Orkatz kultur elkarteak antolatuta eta Azpeitiko Udalak biharko antolatu duen egitarauarekin bat eginez, La Fulanaren emanaldia izango da bihar 22:00etatik aurrera Orkatzen.
"LGTBIQ+ Astea antolatu dela eta, guk gure aletxoa jarri nahi dugu, espazio seguruak aldarrikatuz eta sortuz", azaldu dute antolatzaileek.
Hona hemen LGTBI+ Asterako antolatu duten egitaraua:
Ekainak 21, ostirala
- 18:00. Azpeitiko LGTBI+ errealitateen inguruko diagnostikoaren eta ekintza planaren aurkezpena Eihera kooperatibako kideen eskutik, Sanagustin kulturgunean.
- 19:00. Popperra, afterra, utopia ikuskizuna Miren Narbaizaren eta Danele Sarriugarteren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
- Ondoren, bertso poteo queer-a Maider Arregirekin eta Aner Peritzekin.
- 22:00etatik aurrera, La Fulana Orkatzen.
Ekainak 25, asteartea
- 19:00. Zinegoak film laburren emanaldia eta solasaldia Alex Agirrerekin, Soreasu antzokian.
Ekainak 26, asteazkena
- 18:00. Trans errealitateak. Hango eta hemengo bizipenak ezagutzen mahai ingurua Eder Iturralderekin eta Fernanda Falcaorekin, Basazabal jauregian.