Argiztatutako Gauak saioen lekua Ostiral Musikatuak egitasmoak hartuko du aurten, Juan Antxieta musika eskolak antolatuta. Gaurko eta datorren ostiralerako bi saio antolatu dituzte. Gaurkoan, musika eskolako trikitilariak eta pandero jotzaileak izango dira protagonista. 19:30ean, kalejira egingo dute trikitilariek Alde Zaharreko kaleetan, eta 20:00etan, erromeria hasiko dute Perez Arregi plazan.
Datorren ostiralean, ekainaren 28an, pianoko kontzertuak izango dira, 20:00etan, Dinamoan. Honakoak dira emanaldi horretan parte hartuko duten piano-jotzaileak eta joko dituzten piezak: Laia Elortza (Badira hiru aste, Mikel Urdangarin), Laiene Lizarralde (Experience, Ludovico Einaudi), Ninbe Urbieta (A sky full of stars, Coldplay), Maialen Olea (Oñazez, A. Donostia), Itxaro Aldaburu (The swam, Carnaval de los animales, C.Saint-Saens), Maier Badiola (Nuvole Bianche, Ludovico Einaudi eta Fix You, Coldplay), Nahia Pineda (Viva la vida, Coldplay eta Grabiel's oboe, Ennio Morricone), Yera Elorza (Pledudio op28 4zbk, F. Chopin eta Canto del gondolero op30 6 zenbakia, F. Mendelssohn) eta Naia Olea (Nothing else matters, Metallica; He's a pirate, Hans Zimmer; eta Carol of the bells, herrikoia).