Erabilgarri dago Karmelo Etxegaraiko estalitako jolastoki berria

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 21a, 16:19

Parke berriko estalkia eta ohe elastikoak. (Azpeitiko Udala)

Ohe elastikoak, zintzilikatzeko barrak eta eserita egoteko guneak egokitu dituzte estalitako eremuan. Herritar ororentzat egongo da irekita jolastokia. 

Amaitu dituzte Karmelo Etxegarai ikastolaren Euskal Herria kaleko eraikineko jolastokiko obrak, eta erabilgarri daude herritar guztientzat. Zehazki, estali egin dute jolastokiko eremuaren zati bat eta jolaserako gune berriak jarri dituzte.

Udalak azaldu duenez, saltoka aritzeko ohe elastikoak, zintzilikatzeko barrak eta eserita egoteko guneak jarri dituzte estalitako eremuan. Diseinua egiterakoan, inklusibitate irizpideak kontuan izan eta irisgarritasuna bermatzeko neurriak hartu dituzte.

Estalkiak 227.509 euroko aurrekontua izan du eta 82.158 eurokoa eremu berria egokitzeko lanek. Urbitarte enpresak egin ditu eraikuntza lanak. 

Leire Sarasua zinegotzia, Nagore Alkorta alkatea eta Mikel Odriozola Karmelo Etxegaraiko zuzendaria, parke berria ikusten. (Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide