Dantza eta musika uztartuko dituzte igandean plazan, San Joan suaren bueltan

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 21a, 17:00

San Juan bezperako artxiboko irudia.

Emanaldi berezia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako kideek eta Luis Beltza dantza suelto eskolako dantzariek, 22:00etan hasita. 

Urteroko ohiturari jarraituta, San Joan bezperan, sua piztuko dute Azpeitiko plazan, eta haren bueltan ikuskizun berezia eskainiko dute Juan Antxieta musika eskolako eta Luis Beltza dantza eskolako dantzariek.

Aurrena, San Joan suaren piztea egingo dute, eta ondoren, 22:00etatik aurrera, eskainiko dute dantza eta musika uztartuko dituen emanaldi berezia. Gaua borobiltzeko, herritarrek ere izango dute dantzara ateratzeko parada, baita ikasturtean zehar erabilitako koaderno eta liburuxkak sutara botatzeko tartea ere. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide