Infantil nesken azken Domusa Teknik Azpeitia Cup martxan da. Gaur 17:30ean hasita jokatu dituzte lehen partidak, eta 19:30ean hasiko dira lehen jardunaldiko azken neurketak. Bihar, berriz, 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara gaztetxoen futbola nagusi izango da berriro Garmendipeko zelaietan.Igandean, azkenik, 09:00etan hasiko dira azken faseko neurketak, eta 12:30ean hasiko dituzte finalaurrekoak, eta 13:30ean finala.
Infantil nesken futbol txapelketan hamazortzi taldek parte hartuko dute: Lagun Onak A, B eta D taldeek, Madrilek, Albacete A eta B taldeek, Sansek, Tolosak, Ezkurdi A eta Bk, Osasunak, Aloña Mendik, Antiguokok, Arcangelek, R. Valladolidek, A Coruñak, Eibarrek eta Arnedok.