Urrestillako sanjoanak 2024

San Joan giroan murgiltzen hasi da Urrestilla, pilota jaialdiarekin

Ihintza Elustondo

Lau eta erdiko San Fermin torneoko jardunaldiaren barruan, Egiguren V.ak 14 eta 22 galdu du zabalaren aurka. Ondoren, berriz, Altunak eta Rezustak aise irabazi diete Elordiri eta Zabaletari: 22 eta 12.

Igandean sartuko dute Urrestillan zuhaitza, San Joan bezperan, eta orduan murgilduko dira urrestildarrak ofizialki sanjoanetan, baina dagoeneko festa giroa ari da iristen Urrestillara. Besteak beste, San Joan krosa eta Jubilatuen Eguna ospatu dituzte orain arte, eta atzo profesionalen eskuzko pilota jaialdiaren txanda izan zen Txikuri pilotalekuan.

Lau eta erdiko San Fermin torneoko jardunaldiaren barruan, Egiguren V.ak eta Zabalak neurtu zituzten indarrak. Ondoren, berriz, Altuna eta Rezusta Elordiren eta Zabaletaren aurka aritu ziren. Lehen partidan, azpeitiarrak ezin izan zuen irabazi: 22 eta 14 galdu zuen. Bigarrenean, berriz, aise gailendu ziren Altuna eta Rezusta: 22 eta 12, hain zuzen ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide