Ostiral iluntzea musika eskolako trikitilariek girotu dute

Nerea Uranga 2024ko eka. 22a, 09:12

Ostiral Musikatuak egitasmoaren barruan, Juan Antxietako trikitilariek kalejira egin zuten aurrena, eta ondoren, haiekin erromeria izan zen Perez Arregi plazan. Datorren ostiralean, piano kontzertua eskainiko dute.

Atzo hasi zuten Ostiral Musikatuak egitasmoa Juan Antxieta musika eskolakoek. Trikitilariak eta pandero jotzaileak izan ziren protagonista atzokoan, eta kalejira egin ondoren, erromeria egin zuten Perez Arregi plazan.

Datorren ostiralean, ekainaren 28an izango da Ostiral Musikatuak egitasmoko bigarren saioa. Pianoko kontzertuak izango dira orduan, 20:00etan hasita, Dinamoan.

Honakoak dira emanaldi horretan parte hartuko duten piano-jotzaileak eta joko dituzten piezak: Laia Elortza (Badira hiru aste, Mikel Urdangarin), Laiene Lizarralde (Experience, Ludovico Einaudi), Ninbe Urbieta (A sky full of stars, Coldplay), Maialen Olea (Oñazez, A. Donostia), Itxaro Aldaburu (The swam, Carnaval de los animales, C.Saint-Saens), Maier Badiola (Nuvole Bianche, Ludovico Einaudi eta Fix You, Coldplay), Nahia Pineda (Viva la vida, Coldplay eta Grabiel's oboe, Ennio Morricone), Yera Elorza (Pledudio op28 4zbk, F. Chopin eta Canto del gondolero op30 6 zenbakia, F. Mendelssohn) eta Naia Olea (Nothing else matters, Metallica; He's a pirate, Hans Zimmer; eta Carol of the bells, herrikoia).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide