Ikasturtean landutakoa erakusgai jarri dute

Nerea Uranga 2024ko eka. 22a, 14:50

Pintura, marrazki nahiz tailla ikastaroetako ikasleen lanak daude ikusgai Betharrametako erakusketa aretoan. Ehun ikasle ingururenak dira lanak.

Atzo arratsaldean zabaldu zuten Adi arte eta diseinu eskola elkartekoen ikasturte bukaerako erakusketa Betharram aretoan. Pinturako, marrazketako eta taillagintzako ikastaroetako ehun ikasle ingururen lanak daude ikusgai bertan. Erakusketa ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara, eta astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.

Adi arte eta diseinu eskola elkartean kasturte berria irailaren 9an hasiko dute, eta ikastaroetarako izena eskolan bertan eman behar da edota 943-81 28 08 edo 688 75 18 87 telefono zenbakietara deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide