Gure Zirkua Azpeitian da ekainaren 9tik, eta hilaren bukaera artean herrian egingo du egonaldia. Hilaren 14an egin zuten zirkukideek lehen emanaldia, eta 29ra bitartean 11 saio egingo dituzte. Dagoeneko, ordea, bai webgunean eta bai zirkuko txarteldegian zituzten Azpeitiko emanaldietarako sarrera guztiak saldu dituztela adierazi dute Gure Zirkuaren arduradunek sare sozialetan.
Bizkaitik, Arrigorriagatik, etorri ziren zirkukideak Azpeitira, eta uztailaren hasieran Bizkaira itzuliko dira; izan ere, Lekeition egongo da euskarazko zirkua uztailean, 6tik 21era eskainiko dituzte emanaldiak han.