Urrestillako sanjoanak 2024

Sanjoanak hasi bezperan, kontzertuak

Nerea Uranga 2024ko eka. 23a, 08:47

Atzo iluntzean Labankada, Rekiem, Iratzar  taldeen eta Fury DJaren kontzertuak izan ziren Urrestillako sanjoanetan. Gaur, 21:00etan, hasiko dituzte ofizialki festak eta asteazkena arte jaiak etenik ez du izango.

Gaur iluntzean hasiko dituzte ofizialki sanjoanak Urrestillan, baina aurreko egunetan ere festetako ekitaldiak izan dituzte. Atzo arratsaldetik goizaldeko ordu txikiak artean kontzertuak izan ziren, eta agertokian aritu ziren taldeak Labankada, Rekiem eta Iratzar izan ziren, baita Fury DJa ere.

Gaur 21:00etan hasiko dituzte San Joan bezperako ekitaldiak pregoia eta festak hasteko suziria botata. Gero, herri afaria, zuhaitza sartzea, san joan sua eta Laket taldea izango dira.

Autobus zerbitzu berezia

Atzo bezala, gaur eta bihar ere autobus zerbitzu berezia izango da Azpeitia eta Urrestilla artean. Autobusak Azpeitiko anbulatorioan egingo du geldialdia. Hau da, handik hartu beharko dira autobusak, eta han bertan geldituko dira Urrestillatik itzulitakoan. Urrestillan, berriz, sarreran izango dute geltokia. 

Festa batzordeko kideek herritarrak Urrestillara autobusez joatera animatu dituzte.

Azpeititik Urrestillara:

  • Ekainaren 23a, igandea: 20:40ean (Lurraldebus) eta 23:15ean.
  • Ekainaren 24a, astelehena: 19:15ean (Lurraldebus), 20:40an (Lurraldebus).

Urrestillatik Azpeitira:

  • Ekainaren 23a, igandea: 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan.
  • Ekainaren 24a, astelehena: 03:00etan eta 07:15ean (Lurraldebus).

Egitaraua:

Gaur, ekainak 23. San Joan bezpera

  • 21:00. Pregoia eta festen hasierako suziria.
  • Ondoren, herri afaria.
  • 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
  • 00:30. San Joan sua piztea, eta suaren inguruan dantzaldia.
  • Ondoren, Laket taldearekin dantzaldia.

BIhar, ekainak 24. San Joan eguna

  • 09:00. Diana, herriko txistulariekin, trikitilariekin eta erraldoiekin.
  • 11:45. Azpeitiko Musika Bandaren kalejira.
  • 12:00. Prozesioa eta meza.
  • 13:00. Buruhandiak.
  • 22:00. Lizartxo eta Davila DJa.

Ekainak 25, asteartea. San Joan Txiki

  • 12:30. Sagardo dastaketa eta bazkaria.
  • 14:00-14:45. Mus txapelketarako izen ematea.
  • 15:00. Mus txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak.
  • 17:30. Merienda.

Ekainak 26, asteazkena. San Joan hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Tortilla patata lehiaketa.
  • 20:30. Afari merienda.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide