Suaren bueltan ospatu dute San Joan bezpera Azpeitiko plazan

Nerea Uranga 2024ko eka. 24a, 08:30

Luix Beltza dantza suelto eskolakoek hainbat dantza eskaini dituzte, Juan Antxieta musika eskolakoen doinupean.

San Joan sua egin zuten atzo Azpeitiko plazan, eta suaren ondoan eta bueltan Luix Beltza dantza suelto eskolakoek hainbat dantza eskaini zituzten, Juan Antxieta musika eskolakoen doinupean.

Emanaldia bukatu aurretik, plazaren bueltan bildutako herritarrak gonbidatu zituzten dantza sueltora eta kalejirara, eta batzuk animatu ziren dantzara.

Behin dantza saioa bukatu ondoren, haur ugari bildu zen suaren bueltara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide