Xaguxatar bidea ezagutzeko parada izan dute herritarrek

Maialen Etxaniz

Ekoetxeak antolatuta, Xaguxatar bidea egin zuten larunbatean. Euria tarteko, espero baino jende gutxiago gerturatu zen hitzordura. 

Xaguxatar bidea ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek larunbatean, Ekoetxeak antolatutako saio irekian. Hasiera batean jende gehiagok izena eman zuen arren, euria tarteko, espero baino jende gutxiagorekin egin zuten ibilaldia. Hala ere, Xaguxatar bidearen xehetasunak eta berezitasunak ezagutzeko parada izan zuten txangoan parte hartu zutenek. 

(Argazkiak: Ekoetxea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide