Haurrek eta gaztetxoek gogotsu ekin diete udaleku irekiei

Maialen Etxaniz

Gaur hasi dira Gazteria Sailak antolatutako udaleku irekiak. Orotara, 500dik gora haur eta gaztetxok eman dute izena aurtengo aldirako. Askotariko ekintzak egingo dituzte uztailaren 24ra bitartean. 

Uda sasoiarekin batera iritsi dira beste urte batez udaleku irekiak. Gaur, hilak 24, hasi dira Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako udalekuak, eta horiei gogotsu ekin diete ehunka haur eta gaztetxok. Orotara, 500dik gora lagunek eman dute izena aurtengo udalekuetan. Ohi bezala, lau txandetan egingo dituzte udalekuak, gaurtik uztailaren 24ra bitarte. 

Txikienak Betharrametako jolastokian elkartu dira haien hezitzaileekin eta taldekideekin, eta gaztetxoak Gaztelekuan. Handik, herrian barrena sakabanatu dira, udalekuetako lehen eguneko ezagutza jolasak egiteko. 

Era berean, gaur hasi dira Iraurgiko eta Ikasberriko udalekuak. 

(Argazkiak: Aitziber Arzallus)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide