Asteazkenean, hilak 26, ekaineko odol ateraldia egingo dute odol emaileen elkarteko kideek, baina berrikuntza batekin; izan ere, egoitza berria estreinatuko dute asteazkenean. Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, aurrerantzean Elizkaleko 27 eta 28 zenbakietan dagoen Bizi Berri proiektuaren erabilera anitzeko lokalean egingo dituzte odol ateraldiak, eta aste honetakoa izango da estreinakoa. Hori dela eta, ohiko odol ateraldiaz aparte, lokalaren inaugurazioa ere egingo dute asteazkenean, 16:30ean hasita.
Ohi bezala, 16:30etik 20:10era egingo dituzte ateraldiak, eta odola eman nahi dutenek, aurrez eskatu beharko dute txanda, Gotatanta.eus webgunearen bidez.