Mendi ibilaldia egiteko eta sanferminetarako irteera bana prestatu du Baigerak

Ane Olaizola 2024ko eka. 25a, 12:31

Igeldo. (Wikiloc)

Uztailaren 10ean Iruñeko festetara joango dira eguna pasatzera, eta uztailaren 20an mendi ibilaldia egingo dute Igeldo eta Orio artean. Baterako zein besterako izen-ematea zabalik da.

Ikasturtea amaitzeko bi irteera prestatu ditu Baigera jubilatuen elkarteak datozen egunetarako: batetik, Iruñeko sanferminetara egun pasa egingo dute uztailaren 10ean, asteazkenez. 09:00etan San Martin egoitzatik abiatuko dira, eta nahi dutenek han bazkaria izango dute, Uslaer jatetxean. Irteerarako izena eman daiteke dagoeneko, eta uztailaren 10a izango da horretarako azken eguna. Autobus zerbitzua soilik erabili nahi duenak 20 euro ordaindu beharko du, eta bazkariarekin 35 euro.

Bestetik, Igeldotik Oriora mendi ibilaldia egingo dute uztailaren 20an, larunbatez. Egun horretan, 08:30ean abiatuko dira San Martin egoitzatik, eta mendi ibilaldia egin ondoren, Orioko jubilatuen tabernan bazkalduko dute. Antolatzaileek zabaldu dute izen-ematea, eta jubilatuek uztailaren 17ra bitartean izango dute aukera, 20 eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide