Azpeitiko Udala herritarren aisialdirako baliagarri izan daitezkeen hirigintza arloko hainbat lan egiten ari da egunotan. Besteak beste, obrak egin dituzte Olazko Amaren plazan eta Enparan dorretxearen atzeko aldean.
Liburutegi atzean, berdegunea egokituko du udalak, eta horren helburua izango da "itzala duen leku bat edo leku fresko bat sortzea udarako". Horretarako, lurrean harriak bota eta eserlekuak jarriko dituzte jendea eserita egon ahal izateko. Era berean, eserleku berriak jarri dituzte Olazko Amaren plazan. Kasu horretan, aurrez zeuden arbolak mantendu dituzte, eta horien oinarria probestu dute zuhaitzei egurrezko babes egitura jartzeko eta eserleku berriak egiteko.