LGTBI+ presoen eskubideen alde mobilizatuko dira bihar azken ostiraleko kontzentrazioan

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 27a, 09:09

Apirileko azken ostiraleko elkarretaratzea, (Azpeitiko Sare)

Sarek deituta, 19:00etan egingo dute azken ostiraleko elkarretaratzea. LGTBI+ kolektiboko presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte.

Bihar, ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna izango da, eta data horri dagozkion aldarriak eta euskal presoenak uztartuko ditu Sarek azken ostiraleko elkarretaratzean. Hain zuzen, LGTBI+ kolektiboko presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte biharko mobilizazioan. Ohi bezala, 19:00etan hasita egingo dute kontzentrazioa, plazan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide