25 urte beteta, azkenekoz ospatuko dituzte Damasoko festak larunbatean

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 27a, 15:16

Damasoko txaranga, 2019ko artxiboko irudian.

Azken urteetan antolaketan ibili den taldeak egitekoa utziko du, eta auzoko festarik gabe geldituko da Damaso. Hainbat ekintza antolatu dituzte larunbaterako, 25. urteurrena eta azkena ondo ospatzeko. 

Urte luzez auzoko bizigarri izan dira Damasoko festak, baina iritsi da haiei ere agur esateko garaia. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbatean ospatuko dituzte azkenekoz Damasoko festak. "Data berezia" izango da aurtengoa, azkena ez ezik, festen 25. urteurrena izango delako. Festak betirako agurtzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Besteak beste, Iagomagoren emanaldia, auzopoteoa eta afariak egingo dituzte. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azken urteetan antolaketan ibili den taldeak egitekoa utziko du, eta, oraingoz, auzoko festarik gabe geldituko da Damaso. Hori dela eta, auzotarrak ekintzetan parte hartzera animatu dituzte. 

Hona hemen Damasoko festen egitaraua: 

  • 12:00: Hamaiketakoa musikaz alaituta. 
  • 16:45: Merienda. 
  • 17:00: Iagomago. 
  • 19:00: Auzopoteoa. 
  • 20:30: Umeen afaria. 
  • 21:30: Helduen afaria. 
  • 23:00: Musika. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide