Iñaki Merino izango da Iraurgiko gizonen lehen taldeko entrenatzaile berria

Iraia Oteiza 2024ko eka. 28a, 18:52

Iñaki Merino entrenatzailea.

Entrenatzaile gasteiztarrak beteko du aurreko denboraldi amaieran Yon Gonzalezek hutsik utzitako aulkia. Emakumeen lehen taldea zuzentzen, berriz, Luis Agirre Katxik jarraituko du beste urte batez.

Iraurgi saskibaloi kluba 2024-2025 denboraldia marrazten hasi da pixkanaka, eta azken egunetan zenbait iragarpen egin ditu: lehen taldeetako entrenatzaileak zein izango diren argitu du, eta hainbat kontratu berritzeen berri ere eman du.

Iñaki Merino gasteiztarra izango da gizonen taldearen entrenatzaile berria, eta hark beteko du Yon Gonzalezek aurreko denboraldiaren amaieran hutsik utzitako aulkia. Aldiz, Domusa Teknik ISB emakumeen lehen taldea zuzentzen jarraituko du beste urte batez Luis Agirre Katxi entrenatzaile azpeitiarrak.

Horiez gain, bi kontratu berritze ere ezagutarazi ditu ISBk: Maria Otaegi azpeitiarrak Domusa Teknik ISB taldean jokatzen jarrituko du datorren denboraldian, eta Mikel Olaizola azpeitiarrak ere gizonen lehen taldearekin berritu du kontratua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide