Juan Antxieta musika eskolak antolatutako Ostiral Musikatuen barruan, piano entzunaldia eskaini zuten atzo ikasleek, ezohiko lekuan; izan ere, Soreasuko musika eskola berriko aretoa estreinatzeko parada izan zuten. Musika eskola berria irailerako amaituta egotea aurreikusten duten arren, oraingoz, areto nagusia erabilgarri dago. Atzorako amaitu zituzten lanak.
Aretoaren beheko aldean, erdian, jarri zuten pianoa, alfonbra gorriz apainduta. Guztira, bederatzi musikarik eskaini zuten emanaldia 20:00etan hasita, eta askotariko piezak entzuteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Laia Elortzak, Laiene Lizarraldek, Ninbe Urbietak, Maialen oleak, Itxaro Aldaburuk, Maier Badiolak, Nahia Pinedak, Yera Elorzak eta Naia Oleak eskaini zuten ordubete pasa iraun zuen emanaldia.
Hona hemen musikari bakoitzak eskaini zuen piezen zerrenda:
- Laia Elortza (Badira hiru aste, Mikel Urdangarin)
- Laiene Lizarralde (Experience, Ludovico Einaudi)
- Ninbe Urbieta (A sky full of stars, Coldplay)
- Maialen Olea (Oñazez, A. Donostia)
- Itxaro Aldaburu (The swam, Carnaval de los animales, C.Saint-Saens)
- Maier Badiola (Nuvole Bianche, Ludovico Einaudi eta Fix You, Coldplay)
- Nahia Pineda (Viva la vida, Coldplay eta Grabiel's oboe, Ennio Morricone),
- Yera Elorza (Pledudio op28 4zbk, F. Chopin eta Canto del gondolero op30 6 zenbakia, F. Mendelssohn)
- Naia Olea (Nothing else matters, Metallica; He's a pirate, Hans Zimmer; eta Carol of the bells, herrikoia).