LGTBI presoen eskubideak aldarrikatu dituzte azken ostiraleko elkarretaratzean

Aitziber Arzallus 2024ko eka. 29a, 08:00

Sarek deituta, hilero bezala, hainbat herritarrek presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute plazan, eta LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izanik, LGTBI kolektiboko presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte.

Atzo, ekainak 28, LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna izan zen, eta data horri dagozkion aldarriak eta euskal presoenak uztartuko zituzten atzo arratsaldean plazak, Sarek deituta hilero azken ostiralean egiten duten mobilizazioan. Hain zuzen, LGTBI kolektiboko presoen eskubideak aldarrikatuko zituzten plazan bildutako herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide