Borja Rochak zuzenduko du Elgoibar futbol taldeko lehen taldea, Haundi taldea. Herenegun aurkeztu zuten azkoitiarra, bere alboan Xuban Peña azpeitiarra izango duelarik, bigarren entrenatzaile moduan.
Anaitasunako entrenatzaile izan da orain arte Rocha, 2022 urtean taldea mailaz igotzea lortu zuen gainera. Orain, Elgoibarren arituko da eta "ilusioarekin" eta "lanean hasteko gogoz" dagoela adierazi du azkoitiarrak.