Iago magoa, merienda eta poteoa arratsaldeko gozagarri

Unax LarraƱaga 2024ko eka. 29a, 19:46

Iago magoaren ikuskizuna.

Haur zein helduen afariekin amaituko dituzte festak auzoan. Gainera, 25. urteurren hau ospatzearekin batera, festak antolatzen duen taldeak egitekoa uzten duela adierazi du.

Gaur eguerdian hasi dituzte Damasoko festak, musikaz alaitutako hamaiketakoarekin. Arratsaldean zehar, berriz, jan edanerako denbora izan dute auzoan. 16:45ean merienda egin dute, eta jarraian Iago magoaren ikuskizuna izan da. Arratsaldeko giroaz gozatzeko auzopoteoa egin dute 19:00etan hasita.

Eguna ondo amaitzeko umeen eta helduen afaria egingo dute auzoan bertan, eta musika izango da 23:00etatik aurrera, jaiei agurra emateko. Izan ere, azken aldia izango da Damasoko festak ospatzen direna. 25 urtetan ospatu ondoren, auzokideek festak amaitzea erabaki dute, antolakuntzako taldeak bere egitekoa utziko duelako.

Gaueko egitaraua:

  • 20:30: Umeen afaria. 
  • 21:30: Helduen afaria. 
  • 23:00: Musika. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide