Urteetako bizipenak gogoan ospatu dituzte Damasoko festak azkenekoz

Maialen Etxaniz 2024ko eka. 30a, 09:47

Hainbat ekintza egin zituzten atzo Damason. Eguna bukatzeko, urteetan zehar auzoko festak antolatzen aritu direi aitortza egin zieten. 

Hogeita bosgarren eta azkeneko aldiz, Damasoko festak ospatu zituzten atzo, larunbatez. Goizean eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, arratsaldetik aurrera ateri egin zuen, eta auzoko plazan egin zituzten prestatutako ekintzak. Iagomagok magia ikuskizuna eskaini zuen arratsaldean, eta poteoaren ostean, afariak egin zituzten. Damasoko ikurra izan zen Damaxek ere egin zuen agerraldia, baita Damasotarrak txaranga zenaren bonboak ere.

Eguna amaitzean, urteetan zehar festak antolatzen aritu direnei aitortza egin zieten, egindako lana goraipatuta.

(Argazkiak: Damasoko bizilagunak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide