Luix Beltza dantza eskolak eta musika eskolak hasi dute Azpeitia Dantzan

Aitziber Arzallus 2024ko eka. 30a, 09:55

Azpeitia Dantzaneko bigarren emanaldia gaur arratsaldean izango da, 19:30ean hasita, herriko plazan. Sahatsa dantza taldeak Sahatsa Azpeitiko plazan kale ikuskizun berria estreinatuko du, 11 murikarik girotutako hiru ordu laurdeneko emanaldi "bizi eta koloretsua".

Atzo, larunbata, Luix Beltza dantza suelto eskolako kideek Juan Antxieta musika eskolakoekin batera egindako emanaldiarekin hasi zuten aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoa. 19:00etan hasita, dozenaka dantzarik eta musikarik parte hartu zuten ordubete iraun zuen saioan, eta euskal dantza tradizionalak ez ezik, abesti berriagoetara egokitutako dantzak ere egin zituzten; besteak beste, ETSren abesti baten eta 2014ko Kilonetroetarako Julen Alonsok eta Olatza Zugastik egindako Erria Txikota abestiaren doinuetara jardun zuten dantzan. Soreasu antzokia ia goraino bete zuen emanaldiak. 

Azpeitia Dantzaneko bigarren emanaldia gaur arratsaldean izango da, 19:30ean hasita, herriko plazan. Sahatsa dantza taldeak Sahatsa Azpeitiko plazan kale ikuskizun berria estreinatuko du, 11 murikarik girotutako hiru ordu laurdeneko emanaldi "bizi eta koloretsua".

Beste bi saioak, berriz, uztailaren 7an eta 21ean izango dira. Uztailaren 7an, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki areto dantza eskolakoen eskainiko dute ikuskizuna, 19:00etan, Soreasun; eta uztailaren 21ean Itsasi dantza taldearen txanda izango da. Uharrak ikuskizuna eskainiko dute, horiek ere 19:00etan, Soreasun. Soreasuko emanaldietarako sarrerak Kulturazen webgunean daude eskuragai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide